Verner von Heidenstam

Carl Gustaf Verner von Heidenstam (Olshammar, - Övralid, ) suediar idazlea izan zen. Osasun ahulekoa izaki, ikasketak utzi eta bidaia luzeak egin zituen (Grezia, Egipto, Palestina, Siria). Lehen poema bilduma, ''Erromes eta kalez kaleko urteak'' (1888), Ekialde Hurbileko kolore eta inpresio biziz beterikoa zen. Ondoren argitaraturiko ''Endymion'' eleberrian (1889) epikureismoa aldarrikatu eta gizarte zein moral jatorriko arazoen aurrean erabateko axolagabetasuna erakutsi zuen. Naturalismoa gainditua zela eta, erromantizismo kutsuko obrak ondu zituen: ''Hans Alienus'' (1890), neurtitzez egindako eleberria; ''Poemak'' (1895). Joera aberkoia erakusten du eleberri historikoetan: ''San Jorge eta herensugea'' (1900), ''Santa Brigidaren erromesaldia'' (1901), ''Folkungar familiaren zuhaitza'' (1905-1907). 1916an Literaturako Nobel saria irabazi zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Heidenstam, Verner von', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Heidenstam, Verner von
    Argitaratua 1925
    Sailkapena: G 596 / 2
    Liburua
  2. 2
    nork Heidenstam, Verner von
    Argitaratua 1925
    Sailkapena: G 596 / 1
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali