Gebhard Leberecht von Blücher
Gebhard Leberecht von Blücher, Fürst von Wahlstatt (Rostock, 1742ko abenduaren 21a - Krieblowitz, 1819ko irailaren 12) prusiar mariskala izan zen.Bere ibilbide militarra husar bezala hasi zuen Suediako armadan. Prusiarrek harrapatu zuten 1760an eta Zazpi Urteko Gerran zehar, orusiar armadan zerbitzatu zuen. 1783an Frederiko II.a Handia erregeak dimititzera behartu zuen, insubordinazioagatik, eta Blücherrek nekazari izateari ekin zion. Frederiko 1786an hil ondoren, Blücherrek armadara itzuli ahal izan zuen.
Frantziako Iraultzako Gerretan lortutako arrakasten ondorioz, komandante jeneral mailara igo zuten. 1801ean teniente jeneral mailara igo zen eta 1806an prusiar zalditeriaren buruzagia izan zen Napoleondar Gerretan.
1813an, 71 urterekin, Napoleonen aurka borrokatu zen berriro. Prusiako lurreko indar guztien buruzagi izendatu zuten eta Lützen, Bautzengo eta Katzbacheko guduetan esku hartu zuen. Silesiako prusiar armadaren buru izan zen Nazioen guduan, non Napoleonek porrot erabakigarria jasan zuen.
1815ean Blücherrek bere armada koordinatu zuen Wellingtongo dukeak zuzendutako armada aliatuarekin. Lignyko guduan larriki zauritu zuten 1815eko ekainaren 16an. Sendatzea lortu ondoren, bi egun geroago Waterlooko guduan esku hartu zuen, non bere esku-hartzea erabakigarria izan zen garaipenerako.
Wahlstatteko kondea ("Graf") eta ondoren Wahlstatteko printze subiranoa ("Fürst") izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4